ISERN IÑIGO, SUSANNA

Susanna Isern idazlea, psikologoa eta hiru haurren ama da. Lehen liburu irudiduna 2011ko udaberrian eman zuen argitara, eta, ordudanik, haurrentzako hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu. Haren obra gehienak gurean zein nazioartean zabaltzen dira, braillean ez ezik hainbat hizkuntzatan argitaratu baititu: gaztelania, katalana, galiziera, euskara, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, poloniera, errusiera, errumaniera, arabiera, txinera eta koreera. Isernen obra batzuek Moonbeam Children's Books Awards (Estatu Batuak) saria jaso dute; izan ere, 2017an urrezko domina jaso zuen, eta 2013an, 2015ean eta 2017an zilarrezkoa. Gaur egun, psikologiarekin batera uztartzen du idazteko grina. Santanderreko Aula Dédalo mediku-bulegoa zuzentzen du, eta ikaskuntzaren psikologiaren irakasle da Atlantikoko Unibertsitate Europarrean.

Imagen de cubierta: DÓNDE ESTÁS, CARACOL?
15,90€
Agotado