Para envío
1976ko Gasteizko grebak langileen autoantolaketaren adierazpide garrantzitsuenetako bat izan ziren Trantsizioan. Hain izan zen arriskutsua, ezen Espainiako Gobernuak odoletan itotzea erabaki baitzuen martxoaren 3an, greba orokor egunean; Polizia Armatuak bost langile hil zituen.
Tomás Etxabek, grebetako protagonistak, sarraskia gertatu eta urtebete eskasera idatzi zuen Gasteiz 76. Liburu hori borrokaren azterketa zintzo eta zorrotza da, eta 70eko hamarkadako praxi iraultzaileari egindako ekarpena da.
Gasteiz 76 berreskuratzea memoria borrokalari bat eraikitzeko ekarpen txiki bat da; izan ere, bai Gasteizko langile mugimenduaren borroka, bai 76eko lehen hilabeteetan amestutako utopiak ekartzen ditu gure artera.
Tomás Etxaberen saiakera txikiarekin batera, Behe Bandaren narrazio labur bat dago liburuan: "Greba orokor bat neure buruan antolatzera noa"



