Eskerrak Emateko Eguna: horra hor kolonoen nazioak bere buruari kontatzen dion sorrera-istorio arketipikoa. Istorio horren arabera, natiboek eta kolonoek, indioilarra eta batata erreak janez, ?bakea' erdietsi zuten Massachusetts estatuko Plymouth hirian, non, 1620an, kolonia bat ezarri baitzuten Mayflower itsasontzian iritsi ziren erromesek. 1637an, ostera, pekuota herriko 700 bat lagunen sarraski zentzugabea burutzeko, zera esan zuen Massachusetts Badiako Koloniako gobernari William Bradford-ek: Eskerrak Emateko Eguna ospatu beharra zela ?garaipen odoltsuaren omenez, eta Jainkoari eskerrak emanez borrokan gailentzeagatik'. Bakea, lapurtutako lurretan, genozidioz blai dago
GURE HISTORIA DA ETORKIZUNA
STANDING ROCK VS DAKOTA ACCESS OLIOBIDEA, ETA INDIGENEN ERRESISTENTZIAREN TRADIZ
Precio: 25,00€
Sin stock, sujeto a disponibilidad en almacenes.
Libro disponible en la Distribuidora Traficantes de Sueños
Editorial:
Coleccion del libro:
Idioma:
Euskera
Número de páginas:
316
Dimensiones: 210 cm × 140 cm × 0 cm
Fecha de publicación:
2021
Materia:
ISBN:
978-84-16946-52-5
AUTOR/A
ESTES, NICK
Nick Estes Lower Brule siux tribuko kidea da. Mexiko Berriko Unibertsitateko Amerikar ikerketen departamentuko irakasle laguntzailea da. 2014an The Red Nation erresistentzia mugimendu indigena antolatu zuen beste militante natibo eta ez natiboekin indigenen askapena marxismotik, queer mugimendutik eta feminismotik jorratzeko. Standing Rockeko #NoDAPL erresistentzia mugimenduko kidea izan zen eta Harvard Unibertsitatean Ameriketako historiaren ikerketak zuzendu ditu. Hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.