EMAKUMEAGANDIK JAIOAK

AMATASUNA ESPERIENTZIA ETA INSTITUZIO GISA
Imagen de cubierta: EMAKUMEAGANDIK JAIOAK
Precio: 25,00€
Sin stock, sujeto a disponibilidad en almacenes.
Libro disponible en la Distribuidora Traficantes de Sueños
Editorial: 
Coleccion del libro: 
Idioma: 
Euskera
Número de páginas: 
455
Dimensiones: 215 mm × 140 mm × 0 mm
Fecha de publicación: 
2020
Materia: 
ISBN: 
978-84-18252-04-4

Amatasunaren instituzioak historian izandako bilakaera aztertzen du Adrienne Richek saiakera literario honetan: Nola ebatsi zaie eskumena ugaltzeko gaitasuna duten pertsonei? Nola jarri zaizkio bitartekariak haurdunaldiari zein erditzeari? Nola desjabetu dira horiei loturiko jakintzak? Nola eraiki da "ama" kontzeptua familia nuklearrean?

Feminismoa ongarri, amatasuna ikuspegi sozial, politiko eta ekonomikotik aztertzen du, lau urteko ikerketaren fruitu. Rich bere esperientziatik eta ezagutza pertsonaletik abiatzen da, eta diziplina askotako materialak darabiltza ?paleontologiatik psikoanalisiraino eta antzinako historiatik antropologiaraino?; horrela, amatasunaren teoria eta testigantzak zorrotz uztartzen ditu, bereziki zergatiei begiratzeko. Zeren amatasuna bera deskubritzeko baitago oraindik, autorearen hitzetan: «gehiago dakigu arnasten dugun aireaz eta zeharkatzen ditugun itsasoez, amatasunaren esanahiaz baino». Saiakera hau gaiari buruzko oinarrizko erreferentzia bihurtu da, eta, argitaratu zenetik berrogei urte baino gehiago igaro direnean, oraindik ere zentzu askotan da iraultzailea.